
Lain taldeak irabazi du Gaztearen XVIII. Maketa Lehiaketako Epaimahaiaren Saria
Gazteak Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzaren laguntzarekin antolatzen duen Maketa Lehiaketak badu irabazlea: Lain taldearen `Aukera berri bat´ kantua.
316 kanturen arteko lehia izan da. Epaimahaiak 30 single hautatu zituen aurretiko aukeraketa batean. Askotariko estiloak eta kalitatea azpimarratu ditu epaimahaiak eta bere ustetan, Lain taldearen kantua da Gaztearen Maketa Lehiaketako saria merezi duena.
Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze neska gazteek osatzen dute Lain taldea. Euskaraz kantatutako gaia erraza eta xaloa da eta bi ahotsetara grabatuta dago. Sinplea bai, baina, gaztea, freskoa eta gaztetasuna eta indarra transmititzen dituen
kantua da.